domingo, 21 de abril de 2013

Trinitate Enparantza



Tailer integraturako Trinitate enparantzako leku bat aukeratze eskatu ziguten, bertan proiektu bat gauzatzeko.

Plaza honek urteetan zehar aldaketak jasan ditu. Hasieran Jesuiten ikastetxe bat zen, gero kartzela eta kuartela. Hondakinak geratu zirenean, plaza birmoldatzea erabaki zen, bertan herri kirolak egiteko. Birmoldaketa hauek Luis Peña Gancheguiren eskutik eman ziren, 60. hamarkadaren hasieran. Gancheguiren ideia, plazako eraikin eta egiturek enparantzarekin bateratzea zen, plazaren memoria eginez, historia bera enparantzaren parte bihurtuz.

Berak gauzatutako aldaketa bat frontoiaren altuera gutxitzea izan zen >> atzeko Santa Maria eliza hobeto ikusteko. Beste bat, plataforma zabal bat eraikitzea izan zen, Urgul menditik datozen harkaitzetik aterata egongo balitz bezala dirudi, Luis Peña Gancheguik primeran integratu / erlazionatu zuelako. Plataforma honen azpialdean bolatoki bat sortu zuen.

Pentsatu zen moduan, enparantzan eginkizun ugari eraman dira aurrera: ospakizunak, esku-pilota partidak, kontzertuak, azokak …

Beranduago, plaza drogazaleen bilera gunea bihurtu zenez, aldaketa gehiago jasan zituen >> zoruko harria kendu zuten eta zementua bota, horrela, umeentzako jolastoki eta kirol gune bat sortu zuten.

Dena den, aldaketarik nabarmena San Telmo komentuaren zatia botatzea eta museoaren burdinazko zatia bertan ezartzea izan zen. Honekin lotuta bola-tegia itxi zuten, bertan biltegi bat sortuz.

Era laburrago batean esanda, Trinitate enparantzak hasieran zuen esentzia guztia galdu du, aldaketa guzti hauen ondorioz.

+ Enparantza lehen egun:











+ Enparantza lehen egun:











________________________________

Enparantzan egin behar dugun proiektuaren helburua hurrengoa da: Habitataren hausnarketarekin jarraitzea baina giza hartu emanetan oinarrituz.

Argi dago gaur egungo espazio publikoak ez dituztela behar sozialei erantzuten, modu egokian ez, behintzat, eta horregatik saiatu behar gara Donostiako alde zaharreko enparantza hau guk ditugun beharrei egokitzen, era ekonomiko eta erabilgarri batean. Denbora luzerako proiektatzen dena eta finantzatzen erreza izan behar dena. Nolabaiteko INTERESA sortu behar duen aldaketa / proiektu bat izan behar da, talde motorrak sortzeko eta eguneroko elkarbizitza bilatzen duena.

Hau guztia lortzeko beharrezkoa da, babesa eta sostengua eskaintzea, interesa piztea eta FUNTZIONALA izatea. Baina, betikotasunik gabea.

Beraz, gure helburua eta lortu behar duguna, hiri elementua diseinatzea, Trinitate Enparantzan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario