Gauzatu dugun bigarren ariketa, beste habitat bat izan zen. Hiru toki genituen aukeratzeko eta nik unibertsitatearen atzealdean dagoen egitura aukeratu nuen.
Esandako moduan, egitura da nagusia leku honetan, eta nire proiektuan egitura mantendu dut, bera nagusituz. Egitura beti agerian utzi dut, eta fatxadan sartu irtenak sortu ditut itzalekin egitura nagusitzeko eta nolabaiteko kanpoaldearekiko erlazioa sortzeko. Solairua gainean eraikita daude, beheko solairuan, sabaian, goiko habeak ikusi ahal izateko eta hormetan zutabeak nabarmentzen dira; ez daude ezkutatuta.
Barnealdean gune ezberdinak bereizi ditut erabileraren arabera. Alde batetik era pribatuago batean erabiltzen diren logelak eta komunak, baita lasaitasuna eskaintzen duen gela bat. Eta, beste aldetik, erabilera publikoagoa (komunagoa) duten gelak, bertan egongela, sukaldea eta erakusketa gelak egonik.
Argitasuna irabazteko beirateak erabili ditut, honek egitura gailentzen ere lagundu duelako.
Argitasuna irabazteko beirateak erabili ditut, honek egitura gailentzen ere lagundu duelako.
Beraz, 9 bao direnez, erdiko baotik planteatu dut sarrera, sartu bezain laster lehenengo solairura joaten diren eskailerak aurkitzen ditugularik.
Igo ondoren, ezkerraldean gune lasaiak aurkitzen dira, eta eskuinaldean mugimendu gehien hartzen dituztenak.
3 logelak ekipamendu berdinak dituzte baina espazioa ezberdin antolatuz, dena dela, ohea jasotzen duen modulu karratua mugikorra denez, bakoitza bere erara eta nahi duen tokian kokatu dezake.
Logela bakoitzak komun propioa dauka, baita estudio /lantegi pribatuago eta lasaiago bat, bakoitzak lanean, aritzeko inolako eragozpenik gabe.
Espazioa orokorrean nahiko diafanoa da, ez dago ate konbentzionalez mugatuta, baizik eta tabike mugikorrez. Pribatutasuna eskaini egiten dute, baina bisitak egotekotan ez dute itxita dagoenik ematen.
Espazioa orokorrean nahiko diafanoa da, ez dago ate konbentzionalez mugatuta, baizik eta tabike mugikorrez. Pribatutasuna eskaini egiten dute, baina bisitak egotekotan ez dute itxita dagoenik ematen.
Logelen aldea, lehenengo solairuan, bi gela ezberdin daude, era lasai batean erabiltzeko, telebista edo filmak ikusteko, hizketan egoteko e.a. + logela bat.
Bigarren solairuan bi logela daude. Logelak egoitza izaera daukate.
Beste aldean, beheko solairuan lantegi moduko bat dago, lan egiteko gela,baina izaera polibalentearekin, zutabeak mugatutako gunean taberna edo estantzia ezberdin bat egonik. Bisitetan, zein erakusketetan pentsatuz, gela hori erabilera ezberdinak jasateko prestatuta dago. Espazio zabal eta erabilgarri (diafano, polibalente) bat loro, altzariak erabili ditu, haien diseinua landuz:
Mahaiak: “tolesgarriak”. Batu daitezke, espazio guztia libre utziz, nahi den erabilera emateko.
Apalak: hormaren parte dira. Bai aurreko altzarian zein horman sar daitezke inolako espaziorik okupatu gabe, baina, aterata daudenean liburutegi zabal bat lortzen da, apalen hilera batez osatuta

Bai mahaiekin, bai apalekin, beheko gunearen izaera aldatzeko gaitasuna lortu.
Behean ere komun txiki bat aurkitzen da, soilik erabilera hori duena eta sukaldea. Berriz ere, espazioa mugatzeko tabike mugikorrak erabili ditut, era horretan erabilera mugatu daiteke, eta publikoa denean sukaldea itxi egin daiteke, edo zabaldu.
Goiko solairuan, alde horretan, espazioa landuago dago sartu irtenekin, baina erakusketetarako prestatuta, bertan komun “publikoak” daudelarik. Tokirik argienean lan mahai bat dago, baina horri ere erabilera aldatu ahal zaio, inolako arazorik gabe.
Maketan bolumena azaltzen da, fatxadaren lanketa gehien bat eta barneko hormak, era sinplean adierazita.



No hay comentarios:
Publicar un comentario