miércoles, 24 de abril de 2013

KAIOLAK, GUARDASOLAK eta BURBUILAK. Javier Echepare.

Javier Echeparek eman zigun hitzaldian, arkitektura eguneroko 3 objektukin lotzen zituen >> Kaiolak, guardasolak eta burbuilak, hain zuzen ere.
Objektu hauek espazialitatetik tratatuta daude, espazio mota aztertzen dutelarik.
Berak esan zigun, jarrera kritikoa izan behar dela espazioa aztertzeko orduan, eta kontuan izan behar dela, giza proportzioak ez direla soilik Le Corbusierren-Modulor eta Leonardo da Vinci-ren Vitrubio. Guri interesatzen zaiguna har dezakegu momentuen arabera.




+KAIOLAK
Kaiola bezala ulertzen dugunaren kontrakoa, espazioari dagokionez.
  • Limitea diluitzen du
  • Kanpokoa barnean ezartzen du
Honen adibide hurrengoak dira:
 - TATLIN DORREA:
Altzairuz eta beiraz. Bolumenak kokatzeko momentuan bakoitzar errotazio bat dauka >> Biratzen dute. Sistema errotatibo bat daukate, periodo ezberdinekin.

-PASCAL HAUSERMAN
Antzerki mugikorra. Desmuntagarria.
Espazio auxiliarrak kanpoaldera eramaten ditu. Emaitza ezberdinak lortuz.
-LA CASA SUSPENDIDA, Paul NELSON
Proiektu bat izan zen. Espazio librea plantan, arte erakusketa baterako. Planta askatzeko egitura kanpora ateratzen du, portikoen bitartez. Ideiaren gainean lan egiten du, erabilera ezberdineko guneak eskegiz egituratuk (logelak, liburutegiak...)



-FARNSWORTH HOUSE, MIES V.D. ROHE.
Habi finko bat. Kanpoaldearen eta barnealdearen erlazioa lortzen du.


+GUARDASOLAK
Kaiolen eta burbuilen artean kokatzen dira. Bi hauen abantailen nahasketa da. Espazio/gune hauek ez dute fatxadarik, baina gainontzekoak baino adaptazio kapazitate handiagoarekin.
Egituretako adibiderik honenak puntalak dira (aldi baterakoak edo betirakoak izan daitezkenak)

-ERAKUSKETA PABILOILA, NY (1964), IBM
Pilarez eraikitako baso bat da (guardasola)
Bisitanteak erdigunean kokatzea du helburu, altu sentiarazteko.
Bi planten arteko kontrastea lortzen du. Goikoa proiekzioak etab egiteko eta behekoan erakusketak.
Estalkia plastikoz eginda.





+BURBUILAK
Normalean ikustezinetan pentsatzen dugu.
Burbuilek kanpoaldearekiko harremana mugatzen dute. Tentsioan mantentzen dira.

-Batzutan bizitzeko baliagarriak diren eskulturak sortzen ziren, kanpoko espazioaren alterazioa egitura aldatuz lortzen zelako. Eraikin asko eskultura eta egituraren arteko limitean daudenez, termino berria sortu zuten horrelako obrak izendatzeko: ESKULTURA HABITABLE.

Adibiderik honena, kanpoaldeko espazioarekin harremana guztiz apurtzen duena FERNANDO HIGUERASren etxea da.
Bere etxea lur azpiko burbuila bat da. 5 klaraboiaz argiztatuta dagoena. Isolamendu absolutua eskaintzen du.
Disfrutatzeko gaitasun maximoa lortuz.



3 espazio motekin amaitzerakoan gaur egun erabiltzen eta lantzen ari diren Arkitektura anizkoitzei eta egonkortasuna eta birziklatzeari buruz hitz egin zigun.


Laburbilduz, 3 espazio mota bereizten dira:

  1. Kaiolak, fisikoki muga jar dezaketenak baina bisualki aske uzten gaituenak. Kanpoaldeko erlazioa nagusia izanik
  2. Guardasolak, kanpoaldean egon arren babesa eskaintzen dute. Estalkiak dira honen adibiderik argiena. Espazio mota hau beste bien artekoa da. 
  3. Burbuilak, kanpoaldearekiko harremana guztiz mugatzen dute. Isolamendu funtzioa egiten dute (nolabait esanda).

No hay comentarios:

Publicar un comentario