viernes, 22 de febrero de 2013

HABITATA (tokia)

 Aukeratu dudan lurzorua Armentiako Basoan kokatuta dago. (Araban) Gasteiztik hegoalderantz abiatuz iristen gara.


Berrostegieta herritik hurbil dago eta
Gasteiztik ez oso urrun.

Lautadako eremua da eta landa lurzoruaz osatuta dago, 3 aldetik basoz inguratuta.

Bertako zuhaitzak 4-5 metroko garaiera daukate eta gehienak erkametzak dira.



Basoa ez den aldea, errepidea (parterre) da, baina autoeen zirkulazioa, zenbait kasu ezik, debekatuta dago.

Lursaila forma trapezoidala dauka.

Orokorrean 7000 m2 inguru ditu.


 Partzelan egonda ikusten den bakarra basoaren amaiera adierazten duten zuhaitzak, hegoaldeko bidea eta beherago dauden gainontzeko landa eremuak dira.
Hiriaren ikuspegia zuhaitzek mugatzen dute, babesa eskainiz.






 



HABITATA (pertsonak)

Habitata-n bizitzeko aukeratu ditudan pertsinak 4 ikasle dira:
3 Arkitektura ikasten dutenak eta Kriminoligiako ikasle bat.
3 neska eta mutil bat.
Guztiak 20 urte dituzte, edo beteko dituzte. 

 Guztiek bizimodu antzeko bat eramaten dute (esnatu, gosaldu, dutxa hartu, klasera joan, bazkaldu, etxeko lanak egin, aisiladia, telebista ikusi, afaldu, ohera joan...) baina baliteke ordutegiek bat ez egitea. Desberdintasunetatik nagusiena bik klaseak arratsaldez dituztela, eta beste biek goizez.

Bizimodua jarraituz, izango dituzten beharrak antzekoak dira:

+Bakarkako beharrak:
 Ohea, ikasmahai zabal bat, ordenagailua erabiltzeko aukera (nahi denean), logela, eta komuna erabiltzeko pribatutasuna.

+Bestaldetik, behar komunak hurrengoak izango dira:
 Egongela, telebista, komuna, Interneterako sarrera librea (wi.fi), ikasteko gune zabala, Sukaldea, janaria, elektrizitatea, ura, telefonoa (etxekoa, larrialdietarako), Berogailua.







jueves, 21 de febrero de 2013

HABITATA (helburua)



Proiektu honekin lortu nahi dudan helburua zenbait pertsonen arteko harremanak sendotzea da. Aukeratuko ditudan petsonak hasieratik ezagutzen dira, baina hori ez du zertan esan nahi konbibentziako egoerak perfektuak izango direnik. Beraz, habitat honekin konbibentzia indartzea lortu nahi dut. Hala eta guztiz ere, bakoitzak bere pribatutasuna izango du, nahi duen moduan erabiltzeko eta, bestaldetik, ekintza aktiboenak batera egitea. Hau da, gehienetan bakarka egiten diren ariketak lauren artean egitea proposatuko dut.

Honekin habitat "egonkor" bat lortzea bilatzen dur, pribatutasuna aztertuz, eta landuz. Indibidualitatea beharrezkoa dela uste dut, baina taldeko egoerei eta harremanei garrantzia eman behar zaiela ere.

Gainera, aukeratutako pertsonen ordutegiak ez dira berdinak, baina gutxienez eguneko azkenengo momentuan, pribatutasun totalean murgildu baino lehen, taldea indartzea da eskatu behar diodana proiektuari.


Laburbilduz: 
Taldeko harreman sendoa, konbibentzia, lan taldea, laguntza eta elkarrizketa sustatu, baikoitzaren espazioa (pribatutasuna) eta independentzia mantenduz.

miércoles, 20 de febrero de 2013

DIKOTOMIA: Aske eta preso.

Nik aukeratu nuen dikotomia aske eta preso izan zen.

Garatzeko guztioi burura etortzen zaiguna aztertzen saiatu nintzen. Norbait preso dela entzutean zuzenean burura etortzen zaiguna norbai hori era fisiko batean atxilotua da. Eta hor planteatzen nuen esanahia, guretzat betidanik preso egotea lau pareten, edo pareta + hesia, artean egotea izan da, baina baliteke norbait preso egotea fisikoki, baina hain ideia zabalak izatea, mentalki gu baino askeago izatea. Edota alderantziz, norbait libre izan daiteke, eremu zabal eta ireki batean egonda, baina aldi berean mentalki mugatuta egon daitekeena, bere siniskeren, sentimenduen edota ideien menpe.

Beraz erdiko tarte ugari aztertu ahal direnez, ez soilik fisikoa, nik hurrengoa egin nuen:

Adierazi nuena azaldutakoa izan zen. Aske esta preso egotea izendatzen duena, ez dela muga fisiko bat, betidanik holan ulertu dena, niretzat libreago da pertsona bat, fisikoki preso dagoena, baina ideiak libre dituenak, inolako muga "mentalik", espiritualik, ez duena, espazio libre batean dagoena, baina, mentalki mugatua, baino.

Eta hori da maketa agertzen dena, pertsona bat kartzelan (fisikoki mugatua) baina gainontzeko trabarik ez duena, ideia infinitu eta propioak sortzen/pentsatzen dituena (koloreekin adieraziak).

Niretzat aske izatea, ezagutzen ditugun era guztietan ASKE izatea delako. Muga fisikorik gabe, muga espiritualik gabe, ideia propioekin.