domingo, 19 de mayo de 2013

Olympus Has Fallen.



Atzo zinemara joan nintzen Objetivo: La Casa Blanca filma ikustera. Niri pertsonalki filma gustatu zitzaidan akzio eszena ugari baititu eta filmaren tentsioa amaieraraino mantentzen duelako; baina, ez dut filmaren kritika egingo, baizik eta arkitekturaren ikuspuntutik atentzioa deitu zidana konpartitzea.

Filmaren izenburua argi uzten duenez, Estatu Batuetako adierazgarri den eraikina suntsitzen dute. Plano eta irudi ikaragarriekin eta detaile guztiak ondo zainduta. Pentsatzen nuenez dena birsortze fotografiko bat zela, eta suntsiketak ordenagailu bidezko efektuez sortuta zirela ez zitzaidan gehiegi harritu. Baina, artikulu bat irakurtzean aho zabalik geratu nintzen. 





Antoine Fuqua, filmaren zuzendaria, ez zuen infografia erabili nahi, ezta ordenagailuz abusatu nahi, beraz, Etxe Zuriaren erreplika bat eraiki zuten, eskala berdinean, baina Luisianan kokatuta, eta es AEBn hiriburuan. Honek nire atentzioa deitu zuen, ez zutelako bakarrik eraikin horri berreraiki baizik eta inguruko kale guztiak eta bertako iturri, estatua eta elementu adierazgarri guztiak. Esan behar da, denbora labur batean eraiki zutela magnitude horretako eraikin bat izateko, eta azkenean, denbora eraman zuen lan hori 13 minutu eskasetan suntsitu zutela. 





Honek diruz edozein gauza egin daitekeela argi usten du, tamaina horretako eraikin bat, soilik berriz suntsitzeko, egitea ez dago guztien eskura. Gainera erabilitako eraikina, erreplika bat izanik, detaile guztiak betetzen zituen, bai berpizkundeko garaikoak, bai gaur egun erabilitako segurtasun detaileak.

Gainera, honelako lanak egiterakoan, filmen atzean aktore-aktoresak soilik ez daudela jakinarazten dute. Film on bat egiteko, detaile guztiak zainduta, beharrezkoak direla arkitekto zein diseinatzaileak.

Arkitekturaren garapenean ere bere gakoa dauka; Etxe Zuria Berpizkundeko ezaugarriak betetzen ditu, nahiz eta beranduago eraikia izan, eta garai horretan estilo klasikoa berrezarri nahi zuten. Orain filmak etab egiteko zegoena ere berrezarri nahi dute kopiak eginez, beraz, badirudi, nahiz eta eraikitze teknikak, material etab aurrera joaten diren, estiloari dagokionez edota sorrerari dagokionez atzerantz joango garela.

El Campo de la Cebada.



El Campo de la Cebada-n egon ginenean, bertako arkitekto batek zer den, nola hasi zen funtzionatzen, nola jarraitzen duen martxan eta zer lortu nahi zuten kontatu zigun.

Hasteko esan zigun, lehen polikiroldegi bat zela, baina gaurko krisiagatik eta desadostasunak direla eta ez zutela birmoldatu, obra bertan behera utziz.

Madrilen La Noche Blanca gertatzen denean, egun batean zehar eraikinak etab prestatzen dituzte erabiltzeko, baina, Basurama kolektiboa, kultura sustatzen duena egun bat izan beharrean hilabete baterako aktibatu zuen “plaza”. Hilabete horretan zehar bertako jendea gogotsu parte hartu zuen eta egun batean plaza festa pribatu baterako itxi zutenean, harrituta geratu ziren. Hau gertatu ondoren, jendea espacio publikoa erabiliko zuela argi geratu zenez, El Campo de la Cebada sortu zen auzokideen erabilerarako.

Beraz, espazio publikoa sortuko zela argi geratu zenean, horren garapenaz eta kudeaketaz hitz egiteko elkartu ziren , asanblada batean, bilera hori irekia izan zen. Normala denez, baldintzak jartzea izan zen lehenengo pausua, baina zaila zenez hori definitzea eta ados jartzen ez zirenez, arauak definitu zituzten, hau da zer egin daitekeen ordez, zer ezin den egin, adostu zuten, baita arau minimo batzuk ere. Beraz definitu zutena:

-Aktibitate guztiak publikoak izan behar dira.
-Aktibitate horiek ezin dute auzokideak molestatu ezta ez etikoak (xenofoboak, homofoboak … ) izan.


Sortuko zuten espazioa ez zen egun batean sortuko baizik eta denborarekin. Epe luze batean proiektatuko zen, erabileren etab, eboluzio bat izango zen. Horretarako, oinarria TALDE MOTOREAK izango dira; hauek jendearen motibazioak sortuko dira, guztiek interes berdina dutenean. Talde hauek beraien helburuak jendearen laguntzarekin lortzen dituzte. Jakina delako, jendea mugitzen duena MOTIBAZIOA dela, beraz, jende motibatuari laguntza eskaintzean, nahi dutena lortuko dute.

Denborarekin erreportajeak hasi zirenean, kaxetari bati esker konturatu ziren, ez zekitela norena zela erabiltzen hari ziren lurzorua, eta baimenik gabe erabiltzen ari zirena.

Liskarrik nahi ez zituztenez, hiru sektore nagusiekin hitz egitea eta gauzak argitzea erabaki zuten.
3 sektore nagusiak:

-Participación ciudadana.
-Udaletxea
-Hirigintzako langileak.


Azkenean ogasun publikora joan ziren, eta bertan espazioaren jabea nor zen jakin ondoren, bertan baimenarekin eta inolako arazorik sortu barik egon ahal zirela jakin zuten. Haien harridura izan zen, hortaz aparte finantzazio bat jaso zutela, espazio hori moldatzeko, eta bertan proiektatzeko.

Arkitektoak esan zigun moduan, berak esandakoa eta prozedura hori, egin dugun azkeneko proiektuan erabili ahal izango genuen, azkenean bilatzen genuen helburua antzekoa baitzen. Beraz, guk ere gure TALDE MOTOREAK bilatu behar genituenez, eta jendearen nahiei erantzun behar genienez, horregatik egin genituen elkarrizketak, zer nahi zuten eta ahal den moduan espazio hori benetan oso erabilia bihurtzeko, motibazioa delako behar genuena.

jueves, 16 de mayo de 2013

TRINITATE entrega

Plazari ematen zaion erabilera aztertzeko, eta eman nahi zaiona (jendeari gutatuko litzaiokena) jakiteko, bertako jendeari galdetu nien.

+Gazteek eserita egoteko, etzanda egoteko, taldeka egoteko etab. erabiltzen dute.

+Haur txikien gurasoek, jolastoki bezala (haurrentzat) erabiltzen dutenez, faltan botzaten dute eserlekuren bat, ... Eroso eta lasaia den toki bat bilatzen dute. Beraz, harrizkoak ez diren eserlekuak eskatu, baita aterpe zabal bat ere, Donostian ugari diren ur euritsuetan basbestuta egoteko.

+Agureek, aldiz, gauen argitasuna eskatzen zuten, plaza gehiago erabili ahal izateko. Jakina da plaza gauean ixten dela, baina neguan goiz iluntzen da, eta plaza erabiltzea beldur edo errespetua ematen die.

Iritzi guztial batuz, urrengoa egitea erabaki nuen: Lehenik eta behin egurrezko eserlekuak; eroso eta ahal den moduan epel egoteko. Bi motakoak erabilera desberdinak gertatzekotan egitea erabaki nuen.

Bigarren, estalkiak ura eta eguzkitik babesteko, hasieran "finko" egongo direnak, baina, desmuntatzeko errazak.

Hirugarren, mahaitxoak, desmuntagarriak eta mugikorrak diren altzariak planteatu ditu.

Azkenik, iluminazioa lortu dut, neguko arratsaldetan lasai egon ahal izateko.



Plazaren eskuinaldean kokatzea erabaki nuen, frontoiaren erabilera eta beheko jolas eremua aldatu nahi ez nituelako. Bere esentzia mantentzen laguntzen dutelako, bai esku-pilotak baita euskal-kirolak etab egiten direnean.  Gainera, eserlekuak eta altzariak planteatzeko gune aproposa iruditu zitzaidan, plazaren funtzioak eta erabilerak hobetuz, baina berezko esentzia aldatu barik.







Eserlekuak:


Bi motakoak, bi erabilera gauzatu. Nahi diren moduan konbinatu. Biak egurrezkoak izango dira.

Lehenengo motakoak lurrera landatututa egongo dira, ardatz batekin, baina horren inguruan biratuko dira. Batu daitezke, edo kanporantz biratu, gune ezberdinak sortuz. Atzeko partea panela bezalakoak direnez, erakusketak edo gauza puntualetako erabil daitezke.  

Bigarren mota, luza daitezkeen kuboak izango dira. Egurrezkoak eta kaxoien antzenko funtzionamenduarekin. Errailen bidez mugitu eta zabaltzen dira. Batzeko bata bestearen barnean sartu eta "tapa" jeitsi.

Mahaiak eta estalkiak:


Dena egurrezkoa. Mahaiak ere kubo desmontagarri bat izango dira. Mahaiarekin batera bi eserleku gehiago lor daitezke, erabili behar direnean, bestela kuboa itxita mahai moduan arituko da, besterik gabe. 

Estalkietan, "zuhaitz egitura" erabili, espazio natural bat lortzeko asmoarekin, euriarekiko eta eguzkiarekiko babesa eskaintzen den bitartean. Zutoina basea izango da, eta bertatik, adar moduan, argiztapen fokoak, bonbilak, aterako dira. Estalkiak inklinazio ezberdina izango dute erritmo alaiago eta malguago bat sortzeko hasieratik definituta dagoen plazan. 

Beraz, hasiera batean lehenengo motako eserlekuak eta estalkiak finko egongo dira. Erabilerarekin dena, altzairu guztiak, mugitu daitezke, baita jendearen arabera ere. 









Madril 3. eguna


Azkenengo egunean, esnatu gosaldu eta lasterketa baten ondoren egun horretarako janaria erosi eta gero, denok batera autobusa hartu genuen. Egun horretan ikusteko genituen eraikinak bidean ikusiko genituelako.

2 orduko film edota siesta baten ondoren, Roa de Duero herrira iritsi ginen, bertan aldapa bat igota DENOMINACIÓN DE ORIGEN RIBERA DE DUERO bulegoko eraikinean sartu ginen. Talde handiegia ginenez, bi taldetan banatu ziguten eta bertako bi gizonek eraikina eta bertan aurrera eramaten ziren funtzioak azaldu zizkiguten era argi eta interesgarri batean.




Gure ustez zegoen eraikin zaharra, eraiki zuten zati berriarekin oso ondo erlazionatuta dago, eta oso era funtzionalean konpondu zuten maldaren arazoa, era berean malda horri etekina ateraz.

Aipatzekoa da, kanpoan egonda sortarazten duen sentsazioa eta behin barruan sortarazten duena oso ezberdinak direla. Barruan sentsazio minimalistagoa ematen du. Guri goiko gelak asko gustatu zitzaizkigun, erabilera sinpleagatik eta oso argitsuak zirelako. Bestalde, beheko sala polibalentea (eraikinera sartu ginen tokitik) ez zen gure gustukoa izan, hormetako materialagatik eta ateak ziren modukoagatik, ez ziren asko nabarmentzen eta azkar egindako zulo bat ematen zuten, zeharkatzeko bide bat iruditu beharrean, baina, gela horretan bazegoen gustatu zitzaigun zerbait: nola lur azpian egonda, argi naturala helarazten dute, patioak erabiliz. Eta patio horien erabilera, kokapena eta helburua atentzioa deitu zigun.







Igarobideetan argiarekin nola jolasten duten eta goiko bilera gelako leihoak, nahiz eta momentuz hauek ez garbitu, gizonak aitortu zuen moduan, guretzat interesgarri iruditu zitzaizkigun.

Argazkia atera genuen “plazatxoa” berea ere dauka. Eskala txikiko espazio bat delako, hiri batean hori lortzeko, espazio horren sentsazioa bera lortzeko, eraikinak handiagoak izan beharko litzateke. Gainera, esan beharra dago, espazio hori erosoa dela, baina gaizki zaindua, eta era erraz batean konpon daitekeena. Fatxadetan zeuden, efloreszentziak kaneloien arazi bat delako, uren bideratzeak ez direlako ongi ematen.

Eraikinaren bisita amaitu ostean, jateko denbora utzi ziguten, eta herritik buelta labur bat eman ondoren, begiratoki baten antzeko plaza txiki batean bokata jan genuen.

Amaitu bezain laster, autobusera bueltatu ginen, oraingoan bidai labur bat egiteko. Ribera de Dueroko herrian kokatutako Faustino Taldeko Portia Bodegetara heldu ginen. Agian hau izan zen, hasieratik gugan interes gehien pizten zuen erakina, arkitekto ezagunago baten eraikina zelako, hain zuzen ere, Normand Foster-rena. 

Esan daiteke, naiz eta ardoa gustuko ez izan, ez zigula huts egin. Bertako neskak historia osoa kontatu zigun, nola eta nork eskatu zuen bodega, ze baldintza jarri zioten arkitektoari (mahatsa grabitatez erori behar dela, bere pisuagatik, manipulatua izan barik), eta nola konpondu zuten tenperaturaren arazoa, ardo on bat egiteko, hau konstantea izan behar delako. Lur azpian egoteak konstantzia hori era natural batean mantentzea ahalegintzen du.




Asko gustatu zitzaigun detaile bat, leihoetako beira tindatua izan zen, eta azaldu ziguten moduan, nola erabilgarria zen kota kalkulatzeko, zenbat eta argiagoa izan gorago aurkitzen ginelako, eguzkiaren argiaz baliatzen baitira hori jakinarazteko.

 

Ikusten zen, detaile guztiak, nahiz eta txikiak izanda, oso ondo zainduta zeudela; zorua beti garbi, erabilitako materialak, barrikak kokatzeko modua, botilak eusteko hormaren diseinua, dendara jaisteko eskailera, …

Erdiko nukleoa, baldintzagatik sortu zena, hiru besoen lotura da, eta bertatik argia sartzen da, hori ere gure atentzioa deitu zuen.



Material guztiak garbi mantentzeak eta koloreen konbinaketak itxura eroso eta polit bat ematen dio eraikin osoari, nahiz eta lan egiteko gune bat den, oso atsegina da; behintzat guretzat.



Guk ez ginen jatetxean nahi izan genuen denbora ego, berandu igo ginelako, baina esan behar dugu, bertatik zeuden bistak eta dekorazioa oso gune atsegin batean bihurtzen zutela, eta terrazan zegoen iturri /ur gune antzekoa asko gustatu zitzaigun.

Behin dena ikusita, eta gure artean komentatu ondoren, azkeneko bidaia egiteko (2-3 ordu ingurukoa) autobusera bueltatu ginen, eta lo geratu ginenentzat, esnatzerakoan Donostian ginen, unibertsitatearen alboan. Maletak eta dena hartu eta deskantsatzera joan ginen.


martes, 14 de mayo de 2013

Madril 2. eguna

EL CAMPO DE LA CEBADA 

Madrilen egon ginen bigarren egunean, ostela utzi eta gero el campo de la cebada ikustera joan ginen. Enparantza hau La Latina auzoan dago. Bertan lan egiten duten arkitekto batzuk “El Campo de la Cebada” zer den azaldu ziguten bere sorkuntza oinarritzat hartuta.

Bertara sartu baino lehen harrituta geratu ginen zuen kanpo itxuraz, oso itxura toskoa baitzuen. sarreratik igarotzean maila aldaketa ahalbidetzen zuen aldapa oso karakteristikoa. Gure arreta lortu zuen lehenengo gauza plazaren erdian kokatzen zen metalezko kontainerra. Plazan zegoen gehiena bertan sortutakoa zen, baina kontainerra ez. Gainera estruktura metaliko baten gainean zegoen kokatuta eta hori egiteko nolabaiteko jakintza eduki behar da; gutxienez, lotura sendoak egiteko.


EL RASTRO

Zeure herrian edo hirian edo bizi zaren lekuan gertatzen den bazela astero merkatu bat agertzen da. Madrilen, markatu normal hori aparte igandeetan el rastro gertatzen da. Merkatu honen adierazgarri handiena bere barietatea da. Denetik topatu dezakezu, filmak, arropa, liburuak, … baina, gauza zehatz bat bilatzen ari bazara nora joan jakin behar duzu, bestela kaleetatik galduta ibiliko zara, milaka gauza desberdin ikusten bilatzen duzuna topatu gabe. Oso argi ez egon harren, ondo organizatua dago, FAKTOREZ organizatua dago. El rastro-ren azkeneko geltokia maldan behera joaterakoan topatzen dugun enparantza bat da. Bertan, adibidez, gauza zaharrak, liburuak eta filmak topatu ditzakegu. Guri ikusitako guztiaren artean gehien harritu gintuena, seguruenik topatu genituen antzinako postalak izan ziren. Hauek, idatziak zeuden, bigarren eskukoak ziren. Oso arraroa da pertsonak batek beste bati orain dela hamar urte idatzi ziona irakurtzea. Badirudi bere intimitatea hausten hari zarela, bere bizitzan baimenik gabe sartzen.

Bazkaltzeko ordua zenez, jateko bila joan ginen. Enparantza inguruan ibili ginen bitartean zakarrontzi guztiak beteta zeudela konturatu ginen, laukizuzenak ziren poliespanezko bandejaz. Enparantza osoa beteta zegoen. Enparantzaren iskina batean taberna txiki bat topatu genuen, jende pila zegoen kanpoan sartzeko itxoiten. Hain beste jende ikusita azkar adostu genuen bertan jatea. Ilara itxaroten hari ginen bitartean barrutik atera ziren jendeak lehen ikusitako bandejak zakartzatela ikusi genuen. Barrura sartzerakoan bi mostradoreen artean sortutako gunean janaria eskatu zenezakeen. Lekua txikia zen, jende ugari zegoen eta gainera zerbitzatzen zuenak ikaragarrizko martxa zeukaten, di-da batean egiten zuten lana, honek janaria aukeratzeko premia areagotu zuen. Azkar batean bakoitza bi ogitarteko batzuk aukeratu genituen eta ondoan zegoen kale batean eseri ginen bazkaltzera.


ESTO ES UNA PLAZA

Bazkaldu eta gero Esto es una Plaza-ren bila abiatu ginen, itzalpetik gehien bat gehiegi ez deshidratatzeko. Bidean, parketxo bat topatu genuen, bertan orain hain ohikoak bihurtzen ari diren soinketa egiteko ibilbide bat topatu genuen. Konturatu ginen bere kokalekua ez zela oso egokia, behintzat udan edo eguzkia dezente jotzen duenean. Ez zegoen inolako estalkirik, eta beraz, ariketaren bat eguzkipean tenperatura altu batekin ez da oso gomendagarria.

Nahiko denbora kostatu zitzaigun bilatzen genuena topatzea, ez delako lehenengo bistan ikusten. Plaza hau eraikin bat utzitako lekuan sortutako auzokideentzako espazio bat zen. Lehengo eraikinaren itxitura mantentzen da eta horren espazio horretan ez erreparatzea laguntzen du. Sartzerakoan ikusten duguna berdea da. Landareak edonon, hau harrigarria da hiriaren eta naturaren arteko harremana ez da ohikoa. Desertu eta bere oasia, bezala irudikatu dezakegu. Gainera barruko eta kanpoko giroa asko aldatzen da, oasi sentsazioa handituz. Leku bikaina da hiriaren barnean erlaxatzeko, erosoa.


ATOCHA

Txikitako oroipenak eramanda Atocha-ko dortokak ikustera hurbildu ginen. Atocha beirazko ikaragarri handia den estalkia dauka. Honek, barrura sartzerakoan espazioa zabalagoa egiten du, eta argitasuna sartzen du eraikinaren erditik. Oroipenetako dortokak txikiak ziren eta gainera gutxi batzuk. Haiei hurbiltzean ikaragarrizko harridura hartu genuen, pila bat dortoka zeuden eta gainera tamaina askotarikoak. Bazegoen bat besteekin konparatuta erraldoia zirudiena.



CAIXA FORUM

Atocha utzi eta gero Kaixa Forum museoa ikustera hurbildu ginen, bere berrikuntza eta fatxada begetala ikusteko asmoz. Baina batez ere proiektatutako eskailerak. Herzog eta Meuron berrikuntzan eraikin zaharra lurretik altxatu egindako zuten, behe solairua espazio ireki eta diafano bat sortuz, planta librean bilakatuz. Honek, eraikinaren azpian zaudela beraren pisuaz kontziente izatea ahalbidetzen du, kulturaren pisua. Eraikinean erdialdetik sartzen gara honek, eraikinak duen azaleraz jabetzeko aukera ematen digu.

Guretzat eraikinak duen elementu arkitektoniko garrantzitsuena eskailerak dira. Sarrerakoa, hirukiz osatuta dago, nahiz eta espazio asko hartu sarrera egokia da, zabala delako eta bertatik igotzen hari zaren bitartean inguruan duzuna mirets dezakezulako. Hirukien erabilera hori lehen solairuan mantentzen da, zoruan eta sabaian. Lurrean hiruki metalikozko plakak topatzen ditugu eta gainera bertan goian dauden argien islapena ikusten da beste hiruki sare bat eratuz.

Beste eskailerak luzeagoak dira eraikin osoa erlazionatzen dute. Espaloiak zuzenak dira eta beraien arteko erlazioa perpendikularra da osoki, baina kontraste handia sortzen da barandarekin. Baranda guztiz organikoa da, angelu zorrotzak lehuntzen ditu. Laukizuzen forma osatzen dute eta baranda guztiz opakoa da, behean dagoena ikustatzeko. Baina espazio honek ikusgarria duena ikusteko goiko de beheko pisu batetatik eskailera osoa ikustea da, erdiko zulora hurbilduz. Oso sakona da, eta barandaren kurbak sentsazio hori lehuntzen du. Sakontasunaren sentsazioa murrizten du barandaren mugimenduarekin.  










EL PRADO MUSEOA.
 
 Kaixa Forum-etik atera eta El prado pasealekutik atzerantz bueltatuz kaleari izena ematen dion museora joan ginen. Ez ginen bertara sartu, baina bere arkitektura mistsi genuen. 

Arrigarria da, nola inguruneko presentzia osoa bereganatzen duen bere izaera klasikoarekin, baina zaharra iruditu gabe. Bere sarrera dirudienaren pilastrak/zutabeak (nahiz eta atzetik sartu) beraiengana hurbiltaraztea egiten dute, eta bere simetriak bere aurrean txiki sentitzea lortzen du.  





Eraikin osoa inguratu genuen, atzekaldeko atea ikusteko. Berez ate hori ez da museoaren eraikinaren parte, baizik eta alboko eraikin batena, baina, El Padrok eraiki hori bere parte hartu zuenean, ampliazioa egiterakoan, Cristina Iglesias-i (Reina Sofiasen bere erakusketa ikusi genuen) atea enkargatu zioten. 



Ate honek aurreko egunean ikusi genuenaren estilo bera jarraitzen duela argi dago, naturaren errepresentazio bat bilatzen duela dirudi, eskulturen bidez, dena landare, harri zein egur itxura duelarik. 

HUERTAS KALEA (Idazleen kalea)

Afaltzera gindoazen bitartean, kale honetatik ibiltzen joan ginen, asko gustatu zitzaigun lurrean gaztelaniazko literaturaren fragmentuak idatzita zeudela. Poemak, nobelen zati adierazgarriak … etab. Kale honetan argi ikusten da hiria zenbat ezagutzen duzun. Lurrera begira geratzen diren pertsonek ez dute madrilen denbora asko igarotzen eta harrituta geratzen dira, baina bertan bizi direnak, gelditu barik pasatzen dira. 



  PLAZA MAYOR

Afaria enparantza honetan hartu genuen, arkuperen ondoan dagoen lokal batean erositako rabetako bokata. Enparantza hau ez da oso atsegina. Ez dago pentsatua bertan denbora igarotzeko, igaroleku bat baita. Gainera igarotzeko ez da erosoegia ezta, lurra eratzen duten harrizko blokeak oso irregularrak dira. Igarobide sentsazio hori handitzeko eserleku eskasak topatu genituen, eta horren ondorioz lurrean afaldu genuen. Eguzkiaren beroa egunean zehar harriak hartuta nahiko bero zegoen, eta gustura egon ginen.








lunes, 6 de mayo de 2013

Madil, 1.go eguna.


REINA SOFIA

Bisitatu genuen lehenengo lekua Reina Sofia museoa izan zen. Cristina Iglesias-en Metonimia erakusketa, bertatik guretzat aipagarriena edo harrigarriena sarrerako artelana izan zen. Azpian jartzerakoan sentitutako sentsazioa, zirraragarria izan zen. Harriaren itxurazko desegonkortasuna berak duen benetako pisuaz oharkabetzen gaitu.

Gure arreta piztu zuen beste arte lan bat baztertutako gela batean iturri antzerako bat zena da, ikusten zelako arte lanaren ezaugarriak espazioa aldatu zutela.

Museo honetatik ateratzea GUERNICA artelana ikusi gabe, barkaezina izango litzateke Gernikako jendea taldean izanda. Beraz, bigarren solairura igo ginen Picassoren artelan ospetsuenetariko bat ikusteko. Aipagarria da margolan batek gela osoaren interesa nola bereganatzen duen gainontzeko margolanak alboratuz.

Reina Sofia-ren fatxada nahiko klasikoa da baina hori elementu berriekin aldatzen da. Igogailuek beste itxura bat ematen diote. Hauen barnean zaudela enparantzaren osotasunaz jabetu zaitezke, eta bere maila desberdinen arteko erlazioa mires dezakezu.






MATADERO 


Ondoren, matadero-ra joan ginen. Gaur egun erabilerarik ez zuen espazio bat berriz erabiltzea, baina lehen zenaren esentzia mantentzen zuen eraikina zela gustatu zitzaigun. Gainera, nahiz eta nabe guztietan interbentzioak gauzatu izana, interbentzio gradu ezberdinak zeuden. Interbentzio hori espazioaren erabilerarekin zuzenki lotuta zegoen, ikus zitezkeen nola aldaketa sinpleekin (itxiturak indartu, espazioak banatu, altzariak kokatu etab. ) espazio guztiz ezberdin bat (erabilera guztiz ezberdinarekin) lor zitekeen. Azkeneko momentuan hormei erreparatu genien eta gure harridurarako hormaren detailea topatu genuen.



Bertatik gehien gustatu zitzaigun espazioa nabe de musica izan zen. Hasieran txabolak ikusi genituenean ez genuen ulertu horien erabilera. Espazio publiko batean kokatuta zeuden, baina argi ikusten zen erabilera guztiz pribatua zela. Beraien arteko kokapena eta sortzen zuten espazioa bitxia iruditu zitzaigun. Gune zentralean sarrerak soilik zeuden, baina honek ez zuen beraien arteko jariakortasuna ezeztatzen.





Bertan egun horietan ematen zuten film bat (Emak Bakia baita) egun hauetan unibertsitateko liburutegian eman dute. Interesgarria iruditu zitzaigun hasteko dokumental baten dokumental bat zelako eta gainera, Euskal Herriko etxe baten inguruan sortzen den misterioaz hitz egiten digulako, etxeari garrantzia handia emanez.
Hona hemen sinopsia: 
“Man Rayren filmak, Emak Bakia izenekoak (‘Utzi bakean’ esateko beste modu bat), bilaketa baten istorioa eragiten du. Miarritzetik gertu, 1926ean filmatutako etxeak izen berezi hori zuen, eta Oskar Alegriak erabaki du oinez abiatzea etxe haren bila. Man Rayk etxandi horren hiru plano besterik ez zituen ezagutarazi: sarrerako atearen irudia, leiho bateko bi zutabe eta kostalde hurbilaren zati bat. Irudi zahar horien bidezko bilaketa ez da erraz gertatuko. Izena ez da artxiboetan agertzen eta egun inork ez du etxea gogoan. Horregatik, laguntzeko eskatuko zaie bestelako berriemaileei, zoriari eta haizeari kasu.”



TABACALERA


Tabacalera-z hitz egiterakoan espazioak nork finantzatzen duen ondorioei buruz hitz egin behar da. Bi espazio berdin zeuden, baina forma desberdinez finantzatuak. Lehengoa autofinantzatua zegoen, barrura sartzerakoan sentitutako sentsazioa etxe okupatu bat zela izan zen. Hau bere itxura eta estetika ez zainduaren ondorioa izan zen. Gobernuak finantzatutakoan aldiz, puntu hau oso zaindua zegoen. Erabilera desberdina zen eta espazioan kokatutako elementuak espazio osoaren sentsazioa asko aldatzen zuten, bigarrena zabalagoa zirudien.






LAVAPIÉS



Denbora librea aprobetxatuz, Lavapiés auzotik ibiltzen joan ginen, auzo honetan aipagarriena bere topografia oso maldatsua izan zen. Metrotik atera eta gero aldaparen tontorrean Espainiako filmoteka ikustera joan ginen. Bertan film ugari proiektatzen dira egunero, haien jatorrizko hizkuntzan.


EL RESPIRO ETA MALASAÑA
Ostalera bueltatzean maletak eta egun osoan zehar hartutako paper guztiak bertan utzi genituen eta tapeoa egitera joan ginen. El Respiro tabernan tapak ugariak dira eta oso goxoak. Bertan sortzen den ingurunea alaia da eta konfiantzazkoa da, han lan egiten dutenek oso hizlariak dira eta. Espazioa oso txikia da eta nahiko beteta topatu genuen, baina, oso atsegina. Edatekoa eskatzen duzunean jatekoa batera doa, baina soilik edatekoa ordaintzen duzu. Edozer tokatu dakizuke, rabak, paella, saltxitxak … etab.

Afalduta, ostalera bueltan Malasaña auzotik poteatzera atera ginen. Bertako kaleak koadrikula bat dira, baina maila aldaketekin. Orientatzea zaila izan daiteke detaile txikiez ohartzen ez bazara. Giro ona zegoen, tenperatura epela egiten zuen lehenengo larunbata zelako.