jueves, 16 de mayo de 2013

TRINITATE entrega

Plazari ematen zaion erabilera aztertzeko, eta eman nahi zaiona (jendeari gutatuko litzaiokena) jakiteko, bertako jendeari galdetu nien.

+Gazteek eserita egoteko, etzanda egoteko, taldeka egoteko etab. erabiltzen dute.

+Haur txikien gurasoek, jolastoki bezala (haurrentzat) erabiltzen dutenez, faltan botzaten dute eserlekuren bat, ... Eroso eta lasaia den toki bat bilatzen dute. Beraz, harrizkoak ez diren eserlekuak eskatu, baita aterpe zabal bat ere, Donostian ugari diren ur euritsuetan basbestuta egoteko.

+Agureek, aldiz, gauen argitasuna eskatzen zuten, plaza gehiago erabili ahal izateko. Jakina da plaza gauean ixten dela, baina neguan goiz iluntzen da, eta plaza erabiltzea beldur edo errespetua ematen die.

Iritzi guztial batuz, urrengoa egitea erabaki nuen: Lehenik eta behin egurrezko eserlekuak; eroso eta ahal den moduan epel egoteko. Bi motakoak erabilera desberdinak gertatzekotan egitea erabaki nuen.

Bigarren, estalkiak ura eta eguzkitik babesteko, hasieran "finko" egongo direnak, baina, desmuntatzeko errazak.

Hirugarren, mahaitxoak, desmuntagarriak eta mugikorrak diren altzariak planteatu ditu.

Azkenik, iluminazioa lortu dut, neguko arratsaldetan lasai egon ahal izateko.



Plazaren eskuinaldean kokatzea erabaki nuen, frontoiaren erabilera eta beheko jolas eremua aldatu nahi ez nituelako. Bere esentzia mantentzen laguntzen dutelako, bai esku-pilotak baita euskal-kirolak etab egiten direnean.  Gainera, eserlekuak eta altzariak planteatzeko gune aproposa iruditu zitzaidan, plazaren funtzioak eta erabilerak hobetuz, baina berezko esentzia aldatu barik.







Eserlekuak:


Bi motakoak, bi erabilera gauzatu. Nahi diren moduan konbinatu. Biak egurrezkoak izango dira.

Lehenengo motakoak lurrera landatututa egongo dira, ardatz batekin, baina horren inguruan biratuko dira. Batu daitezke, edo kanporantz biratu, gune ezberdinak sortuz. Atzeko partea panela bezalakoak direnez, erakusketak edo gauza puntualetako erabil daitezke.  

Bigarren mota, luza daitezkeen kuboak izango dira. Egurrezkoak eta kaxoien antzenko funtzionamenduarekin. Errailen bidez mugitu eta zabaltzen dira. Batzeko bata bestearen barnean sartu eta "tapa" jeitsi.

Mahaiak eta estalkiak:


Dena egurrezkoa. Mahaiak ere kubo desmontagarri bat izango dira. Mahaiarekin batera bi eserleku gehiago lor daitezke, erabili behar direnean, bestela kuboa itxita mahai moduan arituko da, besterik gabe. 

Estalkietan, "zuhaitz egitura" erabili, espazio natural bat lortzeko asmoarekin, euriarekiko eta eguzkiarekiko babesa eskaintzen den bitartean. Zutoina basea izango da, eta bertatik, adar moduan, argiztapen fokoak, bonbilak, aterako dira. Estalkiak inklinazio ezberdina izango dute erritmo alaiago eta malguago bat sortzeko hasieratik definituta dagoen plazan. 

Beraz, hasiera batean lehenengo motako eserlekuak eta estalkiak finko egongo dira. Erabilerarekin dena, altzairu guztiak, mugitu daitezke, baita jendearen arabera ere. 









No hay comentarios:

Publicar un comentario