domingo, 19 de mayo de 2013

Olympus Has Fallen.



Atzo zinemara joan nintzen Objetivo: La Casa Blanca filma ikustera. Niri pertsonalki filma gustatu zitzaidan akzio eszena ugari baititu eta filmaren tentsioa amaieraraino mantentzen duelako; baina, ez dut filmaren kritika egingo, baizik eta arkitekturaren ikuspuntutik atentzioa deitu zidana konpartitzea.

Filmaren izenburua argi uzten duenez, Estatu Batuetako adierazgarri den eraikina suntsitzen dute. Plano eta irudi ikaragarriekin eta detaile guztiak ondo zainduta. Pentsatzen nuenez dena birsortze fotografiko bat zela, eta suntsiketak ordenagailu bidezko efektuez sortuta zirela ez zitzaidan gehiegi harritu. Baina, artikulu bat irakurtzean aho zabalik geratu nintzen. 





Antoine Fuqua, filmaren zuzendaria, ez zuen infografia erabili nahi, ezta ordenagailuz abusatu nahi, beraz, Etxe Zuriaren erreplika bat eraiki zuten, eskala berdinean, baina Luisianan kokatuta, eta es AEBn hiriburuan. Honek nire atentzioa deitu zuen, ez zutelako bakarrik eraikin horri berreraiki baizik eta inguruko kale guztiak eta bertako iturri, estatua eta elementu adierazgarri guztiak. Esan behar da, denbora labur batean eraiki zutela magnitude horretako eraikin bat izateko, eta azkenean, denbora eraman zuen lan hori 13 minutu eskasetan suntsitu zutela. 





Honek diruz edozein gauza egin daitekeela argi usten du, tamaina horretako eraikin bat, soilik berriz suntsitzeko, egitea ez dago guztien eskura. Gainera erabilitako eraikina, erreplika bat izanik, detaile guztiak betetzen zituen, bai berpizkundeko garaikoak, bai gaur egun erabilitako segurtasun detaileak.

Gainera, honelako lanak egiterakoan, filmen atzean aktore-aktoresak soilik ez daudela jakinarazten dute. Film on bat egiteko, detaile guztiak zainduta, beharrezkoak direla arkitekto zein diseinatzaileak.

Arkitekturaren garapenean ere bere gakoa dauka; Etxe Zuria Berpizkundeko ezaugarriak betetzen ditu, nahiz eta beranduago eraikia izan, eta garai horretan estilo klasikoa berrezarri nahi zuten. Orain filmak etab egiteko zegoena ere berrezarri nahi dute kopiak eginez, beraz, badirudi, nahiz eta eraikitze teknikak, material etab aurrera joaten diren, estiloari dagokionez edota sorrerari dagokionez atzerantz joango garela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario