miércoles, 20 de febrero de 2013

DIKOTOMIA: Aske eta preso.

Nik aukeratu nuen dikotomia aske eta preso izan zen.

Garatzeko guztioi burura etortzen zaiguna aztertzen saiatu nintzen. Norbait preso dela entzutean zuzenean burura etortzen zaiguna norbai hori era fisiko batean atxilotua da. Eta hor planteatzen nuen esanahia, guretzat betidanik preso egotea lau pareten, edo pareta + hesia, artean egotea izan da, baina baliteke norbait preso egotea fisikoki, baina hain ideia zabalak izatea, mentalki gu baino askeago izatea. Edota alderantziz, norbait libre izan daiteke, eremu zabal eta ireki batean egonda, baina aldi berean mentalki mugatuta egon daitekeena, bere siniskeren, sentimenduen edota ideien menpe.

Beraz erdiko tarte ugari aztertu ahal direnez, ez soilik fisikoa, nik hurrengoa egin nuen:

Adierazi nuena azaldutakoa izan zen. Aske esta preso egotea izendatzen duena, ez dela muga fisiko bat, betidanik holan ulertu dena, niretzat libreago da pertsona bat, fisikoki preso dagoena, baina ideiak libre dituenak, inolako muga "mentalik", espiritualik, ez duena, espazio libre batean dagoena, baina, mentalki mugatua, baino.

Eta hori da maketa agertzen dena, pertsona bat kartzelan (fisikoki mugatua) baina gainontzeko trabarik ez duena, ideia infinitu eta propioak sortzen/pentsatzen dituena (koloreekin adieraziak).

Niretzat aske izatea, ezagutzen ditugun era guztietan ASKE izatea delako. Muga fisikorik gabe, muga espiritualik gabe, ideia propioekin.

No hay comentarios:

Publicar un comentario