martes, 12 de marzo de 2013

HABITATA


Habitata ingurunean kokatzerakoan, inguruneak berak, garrantzia galtzen zuenez, toki zabala delako, eta laua delako, habitatari garrantzia ematen saiatu naiz. Horretarako habitata ipar-ekialdeko izkinan kokatu dut, eta zenbait hormaz inguratu.
Partzela osoa basoz inguratuta dagoenez, eta eraikina basora hurbildu dudanez, hormarik altuenak basoaren mugan egongo dira, dena dela haien gainetik zuhaitzak ikusiko dira, eta baxuenak, partzelara emanez egongo dira, nolabaiteko sarrera eskainiz.
Eraikina diseinatzerakoan kontuan hartu izan dudana erraz munta eta desmuntatzeko eraikina izan behar zela. Horretarako logelak kargazko 4 kontainer-z diseinatu ditut, binaka kokatuta daudenak.
Eta gainontzeko guneka, pribatutasun gutxiago eskaintzen dutenak, antzeko mekanismo batez. Kontainer hau, zenbait pieza kenduz, mugituz eta ateraz, espazio berriak sortzen dira, gune zabalago bat lortuz.



Planoetan, hori azaltzen da, planta argi ikusten da, zein gune dagokion estantzia bakoitzari, eta non dauden kokatuta bakoitza. (Kontuan hartu behar da, mugikorra dela, beraz, beste era batean jar daitezke).






 Espazio komunak:
(Egongela, jangela, sukaldea, bi komun eta sarreraz osatua. Komunetako bat, dutxa eta komuna banatuta erabilera ezberdina denbora berdinean gauzatu ahal izateko.









Logela:
(Barne distribuzioa alda daitekeenez, ez dut finkatu, bakoitzak bere gustura jartzeko aukera izan dezan).







Altxaera orokorretan, perimetroko hormen altueren bariazioa ikus daiteke.

Gainontzeko ebaketetan eta altxaeretan proiektua azaltzen saiatu naiz.




No hay comentarios:

Publicar un comentario