Teilatu berdeak bizilekua hobetzeko eta era berean energia aurrezteko erabiltzen den teknologia berria zela azaldu zigun. Teknologia hauek funtzio ekologiko bat ere betetzen dute, euri ura aprobetxatuz, hau da, teilatuan euri ura jasotzen da, eta berriz erabili daiteke.
Bi teilatu berde mota daudela esan zigun: estentsiboak eta intentsiboak.
Aipatu zuen, azken urteetan demografia hazi egin dela, eta horregatik landaredia desagertuz joan dela, hau da, hirietako gune berdeak galduz joan direla. Honek azaroak ekar ditzake (edota ekarri ditu): gune berdeak desagertzean azalera iragazgaitza handitzen da eta estoldek gainezka egiten dute erraztasun handiagoarekin, uholdeak maiz gertatzen dira eta uraren kalitatea degradatzen da.
Beraz, landare-eremuak handitzea /haztea onura ugari ekarriko ditu: hiri berotegi-efektua murriztea, landare eta animalientzat habitata bermatzea, euri urak bideratzea (ur hauen isurketak murriztuz), aire kalitatea hobetzea, gune publikoak (irekiak) eskuragarriago izatea eta errendimendu termikoa hobetzea.
Teilatu begetalen adibide moduan hurrengoa erakutsi zigun:
- Potsdamer Platz (Berlin) – RENZO PIANO
- Berarena da ere San Francisco-ko museorik ekologikoena. Ideia antzekoak bi “eraikinetan” erabiltzen dituelarik.
Teilatu berdeen sistemarik hoberenak gutxieneko landare-mantentze planak dituztenak dira. Gutxieneko ureztatze baldintzak, hilero gutxien ordezkatu behar diren landareak dituztenak …
Vancouverreko udak lehorrak direnez, bertan euri urak gordetzeko eta erabiltzeko duten tresnarik eraginkorrenak landarez osatutako teilatuak dira, ahalik eta zabalen hobe.
Ez dira soilik teilatu berdeak erabiltzen, gaur egun, fatxada berdeen sistemak ere erabiltzen dira, bai praktikoa delako, bai eraikinak ederragoak egiteko (funtzio estetikoa).
Daniel Roehr-ek uholdeak saihesteko zer egin beharko genuke azaldu zigun.
Hitzaldian zehar kanadiarrak arkitekturaren jasangarritasunaz mintzatu zen, guri kontzientziatu nahian, Teilatu berdeak ekologikoak dira eta jasangarriak izango dira autosufizienteak baldin badira. Adibidez, teilatuak ureztatzeko ez da ur kantitate handirik behar bakarrik ureztatzen baitira depositu batean metatuta euri urarekin. Honi lotuta, Vancouverren egindako instalakuntza batzuk izendatu zituen, non, uholdeak ekidin eta ura berrerabiltzeko sistemak aplikatzen diren.
Danielen ustez, jasangarria den arkitektura geroz eta pisu gehiago hartzen ari denez, sistema hau leku guztietan aplikatu beharko zen. Horretarako lekua oso ondo ulertu /ezagutu behar da: klima, euri jarioa …
Irakaslearen hitzaldia interesgarria iruditu zitzaidan, eta ez oso dentsoa. Gainera, agian guretzat ez hain ezaguna diren metodo zein adibideak era argi batean azaldu zizkigun arkitektura jasangarria eta berritzailea jendeari hurbiltzeko intentzioarekin baina zergatiak eta arrazoiak emanez, ez soilik hobeagoa (ekologikoagoa) dela esanez.
Orain, argiago daukat paisaia jasangarriak kontuan hartu behar direla, eta zerbait landareekin diseinatzerakoan aspektu ugari aztertu behar direla ez soilik landarea aukeratzea. (Horren atzean, eurien kudeaketa, ureztatzea, ur-sistemaren segurtasuna, landareak, espazio publikoak etab. baitaude.)
Amaitzeko, ados nagoela esan behar dut. Gero eta arkitekto gehiago hau guztia kontuan hartuko balute, eraikitzeko, zein diseinatzeko orduan, gure bizimoduan eta orokorrean, aurrera pauso bat izango litzateke, gero eta eraikin jasangarri gehiago lortzeko, Arkitektura Jasangarria bermatuz.



No hay comentarios:
Publicar un comentario