Bigarren ariketa egiteko, 3 toki eman ziguten aukeratzeko.
Nik hirugarrena aukeratu dut.
Beste biekin alderatuz, honetan fluxua kontrolatuago dago, jende gutxiago pasatzen da, eta pasatzen dena eraikin horren parte dira, edota gertu daudenak.
Zarataz babestuago dago, ez dago gaztez inguratuta gainontzeko biak bezala, eta niretzat inportanteena izan zena, aukeratzeko orduan, eguzkia izan zen.
Gune horretan eguzkian egunean zehar jotzen du, eta nahiko ondo orientatuta dago; lehenengo tokia berehala geratzen da itzalean, bigarrenak fakultateen itzala berehala jasoko luke, eta ez da hain eremu zabala askatasunez lantzeko, ze zabala iruditu arren, fluxua errespetatu behar denez, estu geratzen da.
Hau guztia batuz, fluxua, zabaltasuna eta eguzkiztapena, nik hirugarren tokia aukeratu dut bigarren habitata aurrera eramateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario